Karmeni harrera egitera 80 bat lagun doaz Valladolidera

Aintzane Irizar 2006ko ots. 24a, 12:18
Ia bost urte eta gero, aske geratuko da Karmen Irizar presoa domekan, hilak 26. Valladolideko espetxean dago gaur egun, eta haraxe joango dira 80 bat senitarteko eta lagun, autobusez, bere bila. Bueltan, Kanpanzarren bazkaria egingo dute, Karmenen askatasuna ospatzeko.

Goizaldeko bostetan irtengo dira herritik, eta espero dute goizean bertan irtengo dela Karmen espetxetik. Lehenengo besarkadak eta zorionak emanda, Euskal Herrira abiatuko dira guztiak, Karmen alboan dutela.

Iluntzean iritsiko dira Antzuolara, 19:30 aldera; poteoa egingo dute trikitilariekin eta bere argazkiak kenduko ditu Karmenek tabernetatik.

Txartelak salgai

Omenaldia, baina, hurrengo astebururako antolatu dute Antzuolako Presoen Lagunek. Martxoaren 4an, zapatua, izango da hori. Iluntzean, 19:00etan, omenaldi ekitaldia egingo diote Zurrategi plazan eta ondoren manifestazioa egingo dute herriko kaleetan. Gauerako, berriz, afaria antolatu dute frontoian. Afari horretarako txartelak Larrea eta Arin tabernetan edo Karmenen senitartekoengana jota eskuratu daitezke. Bergaran ere jarri dituzte salgai txartelok, Pol-Pol eta Arrano tabernetan.

1998ko San Jose eguna

1998ko martxoaren 19an, San Jose egunez, atxilotu zuen Karmen Guardia Zibilak, Jose Ramon senarrarekin eta Aran alabarekin batera. Debagoienean zortzi lagun atxilotu zituzten, ustez Araba komandoarekin zerikusia zutelako: Antzuolan hiru, Bergaran lau eta Aretxabaletan beste bat.

Jose Ramon eta Aran aske laga zituzten. Karmen, berriz, 10 hilabetez eduki zuten preso Caranbanchelen eta Soto del Realen. 2000. urte bukaeran epaitu zuten. 2001eko uztailaren 2an berriro kartzelaratu zuten, Martutenen. Azkeneko urteok, berriz, Valladolideko Villanubla espetxean pasatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak