Bertso ikastaroa, Idolazek antolatuta

Aintzane Irizar 2006ko otsailaren 22a

Idolaz euskara elkarteak bertso ikastaroa antolatu du. Enaitz Alustiza izango da irakaslea. Martxoaren 1era arte dago izena emateko aukera.

Oraindik ez dute zehaztu noiz izango diren eskolak. Hori bai, martxoan hasi eta Aste Santura arte iraungo du ikastaroak.

Martxoaren 1era arte dago izena emateko aukera; Udal Liburutegira edo Mox tabernara jo behar da horretarako. Martxoaren 2an, berriz, batzarra egingo dute erabakitzeko egunak eta ordutegia. Astean bi orduko saioak egingo dituzte.

Enaitz Alustiza bertsolari bergararra izango da ikastaroko irakaslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak