Arrolak batzar orokorra egingo du

Aintzane Irizar 2006ko ots. 20a, 09:20
Eguaztenean, hilak 22, urteko batzar orokorra egingo du Arrola mendizale elkarteak. Olaran etxean izango da hori, 19:00etan. Ondoren, 19:30 inguruan, Jon Beloki mendizalearen ikus-entzunezko emanaldia izango dugu. G3, G4 eta Ogroko espedizioen gainean jardungo du Belokik.

Eguazteneko batzarrean berrituko dute ofizialki zuzendaritza batzordea; hala ere, batzorde berriak lanean dihardu dagoeneko orain dela hilabete batzuetatik. Lehengo batzordeko kideen laguntasuna izan dute hilabete hauetan. Jose Mari Alberdi izango da presidente berria. Gainerako batzordekideak honakoak dira: Andoni Balerdi, Eneko Iturbe, Aitor Peñagarikano eta Patri Bideluze.

Balorazio positiboa

Besteak beste, iazko irteera eta ekintzen balorazioa egingo dute batzarrean. Orokorrean, balorazio positiboa egiten dute elkarteko arduradunek. Aurtengo urterako, berriz, hilabetero irteera bat egitea aurrez ikusten dute. Eski irteera egin zuten urtarrilean, Candanchura, eta oso gustura ibili ziren. 40tik gora lagunek parte hartu zuten lehendabiziko ekintza horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak