Izenak dira euskararen lekukorik zaharrenak eta lekuak izendatzeko erabiltzen direnak. Toponimoek informazio eta datu ugari eskaintzen dituzte. Antzuolan, galtzeko arriskuan ziren toponimoak bildu ditu Kristina Pavo filologoak.
Antzuolako Toponimia
Liburu mardula da: 755 orrialde dauzka eta leku izenen bilakaerarekin batera 170 argazki inguru jasotzen dira. Besteak beste, baserri, kale, ermita edota iturriak. Kristina Pavok adierazten duen bezala, aspaldi batzuek hasitako lanaren ondorioa da. Herritarren ondare historikoa gordetzea eta aberastea izan da helburu nagusia.
Goizean hedabideei aurkeztu diete liburua, baina arratsaldeko 19:30ean jendaurrean egingo dute aurkezpena.