Gipuzkoan dagoen ehungintzako tailer bakarra da Antzuolakoa
Antzuolak historian zehar larru lanketarekin izandako harremana eta tradizioa entzuna da, hala ere hainbesteko eragina izan duen industriaren lekukorik ez dago gaur egun herrian. Izan ere, jarduera horrekin lotutako gainegitura gehiena desagertu egin da.
Azken urte hauetan, berreskuratze lanak eginez, pare bat larru lantegitako artxiboak errekuperatu eta antzinako argazki bilduma xume bat osatu da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare sailak emandako laguntzari esker berrogei bat urtetan itxita egon den Telleria lantokia berreskuratu da.
Berreskuratu den horrekin eraiki nahi dute lanbidearekin lotutako zentro bat.
Mairuaren Alardearen elkartea
Antzuolako alardean, armen ikustaldiarekin batera borrokaldi historiko bat ospatzen da, hain zuzen ere 920. urteko Baldejunkerako edo Yunkadiako gudua.
Mairuaren Alardearen elkartea helburu batzuekin sortu zen: alardea ezagutzea, bultzatuz sustraitzea, babestea eta zabaltzea. Une honetan baditu helburu ezberdinak jarrita eta horiek burutu nahian ari da: armak erosi eta kutxa bat egin; kanoien errebisioa egin; alardearen inguruan mintegi bat antolatu; liburu bat kaleratu; web gunea osatu... Hori guztia Antzuolako alardea suspertu asmoz.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, helburu horiek betetzeko 15.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du.