Aratusteetarako euskal dantza bat aukeratuko du Oinarin taldeak, eta herritar guztiei dei egiten diete hori ikasi eta jaietan dantza kalejirak egiteko. Dantza erraza izango da, guztiek ikasteko modukoa.
Entseguak datorren eguaztenean, otsailak 1, hasiko dira Eguzki auzoko lokalean, 20:30ean.
Oinarinek dei egiten die herritar guztiei anima daitezen. Aurreko urteetan ez zen behar adina jende agertu, eta aurten, parte-hartze handiagoa nahi dute.