Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu dute Antzuolako baserri hori, Kultura Ondasun gisa eta Monumentu izendapenarekin. xIV. mendeko baserria XIV. mendean eraiki zuten Iturbeandia eta Fortun Perez de Yrtunbe izeneko bat bizi zen 1307. urtean.
Fatxada nagusiaren beheko solairua harri-hormaz eginda dago eta erdi-puntuko bi arku ditu. Lehen solairuan, berriz, harmarri ederra eta bitxia ikus dezakegu.