Errekako lanen lehenengo fasea otsail erdialdean hasiko dute

Aintzane Irizar 2006ko urtarrilaren 19a

Mañarieta kalean jarri dituzte dagoeneko langileek erabiltzeko txabolak. Erreka desbideratzeko lanak hastear daude.

Udalean esan digutenez, otsail erdialdean hasiko dituzte lanak Moyua eraikuntza enpresakoek.

Lehendabiziko fasean, Herriko Plazaren eta Kalebarrengo atzeko aldeko lanak egingo dituzte. Uztailean edo abuztuan bukatuko dute fase hori. Bigarren fase baten, berriz, Herriko Plazan erreka bistaratuko dute. 2007ko martxoan amaituko dituzte guztiz lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak