Antzuolak ere sinatu du Bizigune

A.G. 2006ko urtarrilaren 16a

Herrian dauden etxebizitza hutsak prezio babestuetan errentan emateko Bizigune programa sinatu zuten Antzuolako Udalak, Suradesak eta Jaurlaritzak eguenean.

Ekitaldian parte hartu zuten Jose Angel Zabalo Antzuolako alkateak, Luis Laskurain Suradesako gerenteak, Jabier Madrazo sailburuak, Roberto Cacho Bizigune programaren zuzendariak eta Luis de Oza Bizigune programako teknikariak.

Etxe hutsak

Erroldaren arabera, 141 etxebizitza daude hutsik Antzuolan. Bestalde, Etxebiden izena emanda dutenetatik, 69k errentan hartzeko etxebizitza nahi dute.

Bizigune programaren gainean informazioa eskuratu nahi dutenek udaletxera jo dezakete astelehenetan, 10:30-11:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak