Gurutz Larrea amateur mailan

Aintzane Irizar 2006ko urtarrilaren 12a

Azpiru txirrindulari taldearen eskutik pasatu da Gurutz Larrea amateur mailara. Azaroan ekin zien entrenamenduei; talde berriarekin, berriz, aurreko astean hasi zen entrenatzen, Urnietan.

Junior mailatik amateur mailarako jauzia egingo du Larreak denboraldi berrian. Jon Bikendi eta Iker Amutxastegi izango ditu entrenatzaile berriak Azpiru taldean.

Iaz denboraldi bikaina egin zuen Gurutzek; besteak beste, junior mailako Euskadiko txapelketa eta Gipuzkoako Erlojuaren Kontrakoa irabazi zituen. Ia, bada, aurten ere maila hori ematen duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak