Hamar lan jarriko ditu Maitek Olaran etxean. Mediterraneoaren ukitua nabari da lan horietan, izan ere, Alacanten bizi da Maite.
Inaugurazio egunean, Alaitz Zabalok eta beste bi musikarik tango musikaz jantziko dute erakusketa. Urtarrilaren 6an, berriz, Borja Estankona gitarra jotzailea arduratuko da musika jartzeaz.
Irudian, erakusketan Maitek jarriko duen autoerretratua.