Egubakoitzean jokatuko da pilota txapelketako finala

Usoa Agirre 2005eko abenduaren 20a

Zapatuan, hilak 17, jokatu zituzten Herriko Pilota Txapelketako finalerdiak. Jokatutako bi partiduetako irabazleak izan ziren Aranburu-Irizar eta Larrea-Aranguren bikoteak. Lau horiek jokatuko dute finala egubakoitzean.

Hauek izan ziren finalerdietako emaitzak:

  • Andoitz Aranburu-Iker Irizar 18
    Mikel Bargiela-Jon Pagaldai 9
  • Aitor Aranguren-Xabin Muruamendiaraz 10
    Luis Larrea-Jon Aranguren 18

Finala

Egubakoitzean, hilaren 23an, jokatuko da finala 19:00etan, Antzuolako pilotalekuan.

Finalaren aurretik, herriko mutikoek partidu bat jokatuko dute.

Txapelketaren ostean afaria egingo dute pilotariek Olalde elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak