Aurreko urteetan 10 kidek osatu dute elkartea, biana aurrerantzean 11 kide izango ditu Pausokak, Haurreskolak ere bere ordezkaria izango du-eta; Bakarne Gastañares izango da ordezkaria.
Gainontzeko 10 kideen artean, bost dira lehendik zeudenak eta beste bost berriak. Bi urterako kargua izan ohi da eta aurten bigarren urtez daudenak dira Mari Karmen Iturbe, Yolanda Miner, Junkal Bakaikoa, Iñigo Irizar eta Garbiñe Lizundia.
Kide berriak, aldiz, hauek dira: Nerea Irizar, Nerea Ruiz, Amaia Toledo, Mikel Kerexeta, Olatz Altzelai eta Bakarne Gastañares.