Arrolaren batzorde berria hasi da lanean

Aintzane Irizar 2005ko abe. 19a, 09:23
Urrian Arrolaren zuzendaritza batzordeak deialdi larria egin zuen; jende berririk topatzen ez bazuten, elkartea desagertu egingo zen. Erantzun ona izan zuen deialdi horrek, eta dagoeneko hasi dira lanean batzorde berriko kideak.

Eneko Iturbek, Aitor Peñagarikanok, Jose Mari Alberdik, Patri Bideluzek eta Andoni Balerdik osatzen dute Arrolaren zuzendaritza batzorde berria.

Horixe da Arrolak deialdi larri hura egin eta gero osatutako batzorde berria. Ez ziren, baina, bost lagun horiek bakarrik aurkeztu Arrolan lan egiteko. Gehiago izan ziren; datozen urtetan, hortaz, badirudi egongo dela lanerako prest dagoen jendea. Dena dela, jende berria beti hartuko dute gustura Arrola elkarteko kideek. Orain dela hilabete batzuetatik hona, hortaz, zeharo aldatu da elkartearen etorkizunerako itxaropena.

Egutegi berria egin dute

Batzorde berria lanean hasi da, esan bezala, eta dagoeneko, egutegi berria egin dute; egunak zehaztu barik dauden arren, hilabetez hilabete egingo dituzten irteerak erabakita daude. Hilabetero irteera bat egiteko asmoa dute antolatzaileek.

Ekintzak

  • Urtarrilerako eski irteera antolatu dute, Candanchura; hilaren 14an eta 15ean izango da hori. Izena emateko eguna ere jarri dute: abenduaren 20an egongo da horretarako aukera, Arrolak Kalebarrenen duen egoitzan.

  • Martxoan, Zumarragatik Azkoitira oinez joango dira.
  • Apirilean, Ataun-Lareo-Lizarrusti ibilaldia egingo dute.
  • Maiatzean, Errege Bardera bizikletaz ibiltzera joango dira.
  • Ekainean, Kanpanzartik Urkiolara oinez egingo dute ibilaldia.
  • Uztailean, Debatik Zumaiara oinez joan eta gero, hondartzara joango dira.
  • Irailean, Finalista Eguna eta kanpaldia.
  • Urrian, Garaiora bizikletan ibiltzera joango dira.
  • Azaroan Andraitz-Zerain ibilaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak