Bizigune programa abiaraziko du Udalak

Aintzane Irizar 2005eko abenduaren 7a

Aurreko asteko egubakoitzean, osoko bilkuran, erabaki zuen Udalak Bizigune programa abiaraztea. Horrela, etxebizitza hutsak beharra dutenen esku ipintzeko hitzarmena sinatuko du Eusko Jaurlaritzarekin.

Abenduko osoko bilkuran egon ziren zinegotzi guztiek (EAJ-EAko hiruk eta Gertu Gaeko ordezkari batek) aldeko botoa eman zioten Bizigune programa abiarazteari.

Programa horren helburua da Antzuolan dauden ahalik eta etxebizitza huts gehien beharra dutenen eskura jartzea.

Udaletxean informazio gehiago

Horretarako elkarlanean jardungo dute Udalak eta Visesa elkarte publikoak, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren izenean. Biziguneren gaineko informazioa jaso nahi baduzue, udaletxera jo dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak