Azken ordua (12:20): Oraindik errepidearen bi norabideak moztuta jarraitzen dute. Trafikoa, GI-631, Azkoititik edota GI-2630 Arrasatetik, desbideratzen dihardute.
Bi zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte.
Bi kamioik talka egin dute GI-632 errepidean, Antzuolan. Ondorioz, auto ilara handiak sortu dira eta horrek beste istripu bat eragin du. Auto batek beste bat jo du ilaran zegoela.
Gertatutako bi istriputan bi pertsona daude ibilgailuetan harrapatuta: bai kamioian zihoana eta baita istripua izan duen autoan zihoana ere.
Goizean gertatu da ezbeharra. Une honetan errepidea moztuta dago bi norabidetan. Auto ilara handiak sortu dira. Gainera, errepidea irristakorra dago euria dihardu eta. Beraz, kontu handiz gidatu inguru horretan.
Informazio gehiago izan ahala emango dizuegu.