Luis Anduagak lasaitu ederra hartu zuen abesbatzetako kideek egin zioten omenaldiaren ostean

A.G. 2005ko aza. 28a, 09:17
Parrokiako abesbatzako zuzendari izandakoari omenaldia egin zioten domekan Antzuolan. Urduri samar baina pozik jaso zuen Luis Anduagak egindako lanaren esker ona.

Luis Anduagari egin zioten omenaldia Antzuolako elizako koruaren eta herriko abesbatzaren izenean eskerrak ematen hasi zuten atzo, Antzuolako elizan. Bien izenean "musikari eskainitako denbora guztiagatik esker onez" zioen oroigarria oparitu zioten eta abesbatzako zuzendari Jose Patxi Azkaratek zuzentzeko makila dotorea eman zion.

Ostean Jose Luis Zabalo alkateak herriaren izenean oroigarri plaka eman zion eta Zezili emazteari lore sorta oparitu zioten. Miren Legorburuk aurkezpenean esandako moduan "musikari dena eman dio Luisek eta emaztea ere patroiaren izenekoa topatzen jakin zuen". Jose Jabier San Sebastianek bertso parea abestu zuen, "besarkada handi bat ta mila esker herri guztiaren partetik" eta Andresek eta Aintzanek aurreskua dantzatu zuten koroak abesten zuen bitartean. Ekitaldia Agur Jaunak abesten eta gerturatukoak zutik zirela amaitu zen.

Orain dela hilabete gutxira arte izan da Antzuolako abesbatzaren zuzendari Luis Anduaga. 8 bat urtetik hasi zen koroan "tinbre ahotsak behar zirela eta Bergarara joateko deia jaso zuenetik". Orain 83 ditu eta lasaitu ederra hartu zuen ekitaldia amaitu zenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak