Zapatuan eta domekan, hilak 26 eta 27, Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatuko dute herrian. Zapatuan, 18:30ean, Garua taldearen emanaldia izango dugu, Antiguako baselizan. Domekan, berriz, meza nagusian, Luis Anduaga elizako koroko zuzendaria izandakoa omenduko dute.