Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzaldia Olaran etxeko aretoan, barreak osasunerako zein abantaila dituen azalduko dute Tolosako elkarte bateko kideek.
Hitzaldiaren ondoren urtero antolatzen duten gaztaina erre jana egingo dute 19:00etan, parrokiako lokalean. Herriko erretiratu guztiak daude gonbidatuta bi ekintzetan parte hartzera.