Lehenago aurkeztekoa zen Kristina Pavoren liburua, baina egokitze eta txukuntze lanek atzeratu egin dute eguna. Dagoeneko inprentan da liburua eta abendurako izango dugu esku artean.
Mapa berria
Liburuarekin batera Antzuolako mapa berria kaleratuko da, duela urte batzuk Iñigo Ramirez de Okarizek kaleratu zuen mapa berritu eta hobetu egin dute. Mapan baserri eta leku izenak eguneratuta agertuko dira.
Euskaltzaindiaren laguntza
Antzuolako leku-izenak batzea, aztertzea eta arautzea izan dira lanaren helburu nagusiak. Herritarren ondare historikoa gorde eta aberastu ere egiten du lanak. Euskaltzaindia izan da lanaren zuzendaria eta aholkularia.