Buztinzuri kalearen beheko aldea itxi egingo dute ibilgailuentzat

A.G. 2005eko azaroaren 7a

Astelehenean, itxi egingo dute Buztinzuri kalearen beheko aldea azpiegitura eta zoladura lanak egiteko. Hori horrela, eta arazoak ekiditeko asmoz, Udalak eskatzen die gidariei erabil dezatela Sagasti kalea.

Bestalde, lanok irauten duten bitartean Ondarrerako pasabidea noranzko bakarrean erabiliko da. Buztinzuriko etxeetako oinezkoendako pasabidea mantendu egingo dute, baina kontrako espaloia, berriz, ez. Gainera, eskolako sarbideko eskaileretako pasagunea moztu egingo dute. Udalak aurreratu duenez, lanok hiru hilabete inguru iraungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak