Paperezko formatuan aurkeztu dituzte 46 argazki; gainerakoak, berriz, digitalean. Lehenengoen kasuan, epaimahaiak erabakiko du irabazlea, gaur, egubakoitza. Digitalen kasuan, berriz, erakusketara joaten diren herritarrek erabaki beharko dute argazkirik onena zein den, euren botoaren bitartez. Domeka iluntzean egingo dute sari banaketa, 19:00etan.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da, zapatuan eta domekan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara.