Andoni Balerdi Pausokako presidentearekin berbetan

Aintzane Irizar 2005eko urriaren 20a

Pausoka gurasoen elkarteko presidenteari, Andoni Balerdiri, elkarrizketa egin diogu Kontuolan. Hona hemen berak esandako batzuk:

“Gure asmoa da goizeko zaintza zerbitzuarekin lehenbailehen hastea, aurtengo ikasturtean; eskolako ordutegitik kanpo umeak zaintzeko zerbitzua izango da”

“Gurasoen interesak kontuan hartu behar ditugu, baina, noski, baita umearenak ere; muga batzuk jarri beharko ditugu. Esaterako, goizez zerbitzua erabiltzen duenak, printzipioz, ezin izango du arratsaldez erabili”

"Haurreskolak sekulako zerbitzua ematen badu, baina gero horrek jarraipen bat ez baldin badauka, zaintza zerbitzurik jartzen ez bada, hankamotz geratzen da Haurreskolak ematen duen zerbitzua"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak