Josu Tellabide, etnologoa: "Telleria lantegia 40 urtean itxita egon den arren, materiala ondo zegoen"

Aintzane Irizar 2005eko irailaren 13a

Telleria etxeko materiala sailkatzen dihardu Josu Tellabide, Asier bere lankidearekin batera. Udalaren asmoa da larruzko produktuak ekoizten zituen lantegi horretako materiala sailkatu, garbitu eta sendatzea eta etorkizun baten, interpretazio gune bat sortzea.

Josu Tellabide etnologoari elkarrizketa egin diogu Kontuola aldizkarian. Hona hemen aurrerapen txiki bat:

Ze material topatu duzue Telleria etxean?

Denetik: gerrikoak, era guztietako poltsak, uhalak, karterak... Aipatzekoa da militarrendako material mordoa ekoizten zutela.

Helburua da material hori berreskuratzea. Dena dago berreskuratzeko moduan?

Bai, ez dugu egoera txarrean aurkitu materiala, batez ere, kontuan hartuta 40 bat urtean itxita egon dela tailerra eta ordutik hementxe egon dela material hau guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak