Gaur egungo zuzendaritza batzordeko kideek hiru urte daramatzate lanean. Jende falta dute elkartean, eta batzorderako jende berririk topatzen ez badute, abenduan desagertu egingo da Arrola elkartea. Interesa dutenek, zuzendaritzako kideengana jo dezakete. Arrolako arduradunen helburua da azaroa baino lehen batzordea berritzea.