Mendizabal eta Longares Debarroko txapeldun

Usoa Agirre 2005eko uztailaren 12a

Joan den zapatuan jokatu ziren Debarroko pilota txapelketako finalak Itziarren. Kadete mailan antzuolarrak izan genituen irabazle.

Mendizabal eta Longaresek 22 eta 18 irabazi zieten Eskoriatzako Oiartzabal eta Agirianori.

Nagusien mailan Errasti anaiek 22-14 irabazi zieten Errarte eta Iñurrategiri. Gazteen finalean, berriz, oñatiarrak izan ziren txapeldun. Andoni Azkaratek eta Joseba Azkaratek 22 eta 14 irabazi zieten Elgoibarko Atxotegi eta Porturi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak