Angiola Ipintzako final erdietan

Aintzane Irizar 2005eko uztailaren 8a

Eguaztenean, hilak 6, final erdietarako txartela lortu zuten antzuolarrek, Bergarako Gorriones taldeari 2-0 irabazi eta gero. Astelehenean, uztailak 11, jokatuko dute final erdietako partidua.

Astelehenean, 19:00etan, Bergarako Tito's Getokuak taldearen aurka jokatuko dute antzuolarrek final erdietako partidua. Partidu hori irabazten badute, finala jokatuko dute.

Eguaztenean, hilak 6, lortu zuten final erdietarako txartela Angiola taldekoek. 2 eta 0 irabazi zioten Gorriones taldeari. Xabi Arregi Txarlik eta Andoni Azkargortak sartu zituzten golak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak