Aitor Mendizabalek jokatuko du Elgetako ETB-kantxako 4 t’erdiko finala

A.G. 2005ko eka. 27a, 12:07
Ostiral arratsaldean izan ziren Elgetan kadete eta 23 urtez azpikoen bigarren finalerdiak. Kadete mailan, Mendizabal antzuolarrak 22 eta 14 irabazi zion Peñas lizarratarrari.

Partidu polita izan zen. Mendizabal hasieratik jarri zen markagailuan aurretik, eta berak agindu zuen tanto guztietan. Oso momentu onean dago Antzuolako gaztea, eta bere trebetasunak batez ere aurreko koadroetan utzi zituen agerian: sakez 9 tanto egin zizkion, 4 dejada eta gantxo eder batzuk ere bai. Lizarrako pilotaria ez zen bere mailan ibili. Azkenean, hortaz, antzuolarrak argi utzi zuen aukera asko izango dituela Idoateren aurka jokatu beharko duen finala irabazteko.

Partidu txarra 23 urtez azpikoena

Hogeita hiru urtez azpikoetan, berriz, Urrizelki lizarratarrak, 22 eta 21 irabazi zion Lasa urretxuarrari. Txapelketako partidurik txarrena izan zen bi hauek jokatutakoa, baina emozioa azken unera artekoa izan zen. 21na zeudela Lasak partiduko azken sakean falta egin zuen, eta Urrizelki Nafarra sailkatu zen finalerako.

Kadeteak Debarroko finalean

Antzuolako kadeteak Debarroko txapelketako finalerako sailkatu dira. Aitor Mendizabal, Asier Longares eta Aitzol Iturbe aritu dira txapelketa jokatzen. Uztailaren 9an jokatuko dute finala, Itziarren, eskoriatzarren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak