Inguruko herrietako 160 bat umek parte hartuko dute, sei dantza taldetakoak, hain zuzen ere:
- Gazte-Alai (Bergara)
- Lore Gazteak (Arrasate)
- Txikitxu (Arrasate)
- Loramendi (Aretxabaleta)
- Urrats (Soraluze)
- Oinarin (Antzuola)
Hona hemen domekarako antolatu duten egitaraua:
- 10:00: Txistularien kalejira.
- 10:30: Kanpotik datozen taldeei harrera.
- 11:15: Talde guztiek kalejira egingo dute herri osoan zehar.
- 12:30: Dantza saioa, Herriko Plazan.
- 13:30: Bazkaltzera joango dira.
- 17:30: Dantza saioa, Herriko Plazan.