Aurreko asteburuan, Euskadiko gimnasia erritmikoko txapelketak jokatu zituzten, Gasteizen. Hantxe, antzuolarrek urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zuten.
Antzuolako A mailako alebinek (Eukene, Amaia, Onintza, Ane eta Jone) urrezko domina irabazi zuten.
Infantil mailan ere urrezko domina lortu zuten, Ipintzakoek; talde horretan dihardute Usoa eta Lide Toledok eta Jurdana Pildainek. Bakarka, berriz, Usoak bigarren postua lortu zuen.
Maiatzaren 21ean, berriz, Gipuzkoako finala jokatu zuten B mailako alebinek, eta hirugarren sailkatu ziren; Izaskun Fernandez, Alaitz Urkiola, Josune Cantero, Nagore Etxezarreta eta Jennifer Pinedak osatzen dute taldea.