Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martitzenean jokatu zituzten Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak, Legorretan. Hantxe, gazteen mailako lasterketa Gurutz Larrea Sumofic taldeko txirrindulari antzuolarrak irabazi zuen. 23 kilometroko ibilbidea egiteko 26 minutu eta 6 segundu behar izan zituen.