Ondarreko jaiak asteburuan

Oraingo asteburuan Gorpuzti jaiak ospatuko dituzte Ondarre auzoan. Umeendako jolasak, erromeria, dantza saioa, prozesioa eta abar antolatu dituzte, ohi bezala. Aurten, baina, ekitaldi berezirik ere izango dute; besteak beste, zubia inauguratuko dute.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 28, zapatua

  • 12:00: Ginkana jokoa.
  • 17:00: Umeendako jolasak.
  • 17:30: Umeendako krosa.
  • 18:00: Zirika Zirkus taldearen emanaldia.
  • 20:30: Auzo afaria.
  • 22:00: Erromeria. Joaten diren guztiei kafea eskainiko zaie.
  • 00:00: Maleta lasterketa.

Maiatzak 29, domeka

  • 10:00: Diana txistulariekin.
  • 12:30: Prozesioa elizatik Ondarrera.
  • 13:00: Dantzari txikien saioa.
  • 13:15: Zubiaren inaugurazioa: aurreskua eta gaiteroen emanaldia.
  • 13:20: Salda banatuko dute herritarren artean.
  • 13:30: Dozena bat txuleta eta sei ardo botila zozkatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak