Baserritarrendako jai egun garrantzitsua izaten zen garai baten San Isidro eguna. Gaur egun, kaletar zein baserritarrendako jai eguna da. Aspaldi honetan zapatuan ospatzen da egun hori, eta ez garai baten bezala, San Isidro egunean bertan.
Hona hemen egitaraua:
- 09:00-14:00: Ganadua/ Artisau eta saltzaileen azoka/ Kukumarro erakusketa eta lehiaketa
- 10:30: Salda banatuko dute Trekutz elkartean
- 11:00: Meza nagusia
- 12:00: Txistularien kalejira
- 12:30: Trikitilariak
Aipatzekoa da, bestalde, Anelkarrek Bidezko Merkataritzako produktuak salgai jarriko dituela zapatuko azokan. Gainera, Bidezko Merkataritzaren nazioarteko eguna da maiatzaren 14a.