Apirilean sinatu zuten Udaltalde 21 eratzeko hitzarmena. Antzuola, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta, Bergara, Oñati eta Leintz-Gatzagako udalek osatzen dute talde hori.
Euren helburua da Tokiko Agenda Ekintza Plana diseinatzea eta garatzea. Horrekin, ekonomiaren, gizarte ongizatearen eta ingurumenaren arteko oreka lortu nahi dute.
Antzuolako Udalak herriaren gaineko diagnosia egiten dihardu eta prozesu hau herriko eragile sozial eta ekonomikoen artean hedatu nahi du. Horretarako, batzarra egingo dute martitzenean, hilak 10, 19:00etan, udaletxean.