Urruti eta Gorriz arteko bidea konponduko dute

Aintzane Irizar 2005ko mai. 5a, 13:01
Udaleko Nekazaritza Batzordeak, legealdi honetarako plangintza osatu zuen. Aurten, euren asmoa da Urruti baserritik Gorrizera, porlana botatzea. Horretarako, 94.000 euro baino gehiagoko aurrekontua aurrez ikusi dute aurtengo inbertsioen atalean.

Ohi baino aurrekontu handiagoa dauka aurten Nekazaritza batzordeak. Izan ere, 94.643 euro inbertituko dituzte Urruti eta Gorriz baserrien arteko bidean porlana botatzen. Kilometro eta erdiko distantzia dago bi baserrien artean. Aurrekontua 94.643 euro baino handiagoa da; gainerakoa Deba Garaiko Mendi Nekazaritzak jarriko du.

Udaleko arduradunek adierazi digutenez, urria baino lehen lanok amaituta egotea espero dute.

Lau urterako plangintza

Legealdi hasieran, Nekazaritza batzorde berria osatu zutenean, hurrengo lau urteetarako plangintza egin zuten.

Lehendabiziko urtean Basalden egin zituzten hobekuntza lanak; San Blas ermitaren parean, harri-lubeta berria egin zuten errekan.

Hurrengo urteari begira, inor bizi ez den baserrietarako bideak konpontzeko asmoa dauka Udalak.

Laugarren urterako, azkenik, Arrandegi eta Baztarrina baserrietarako bideak konponduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak