Ramon Agirre aktoreak eta Joserra Senperena piano joleak eskainiko digute antzezlan hori. Zuzeneko musika emanaldia eta umorezko bakarrizketa uztartzen ditu antzezlanak. Ramon Agirrek abeslari baten papera egiten du; Joserra Senperenak, berriz, Errusiatik etorri den piano jolearena. Ramonek errusiarrari gertatutakoak kontatzen ditu bakarrizketan.