Martxoaren 21ean egin zuten udaletxean mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Hona hemen hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien herritarrak:
- A mahaian honako herritarrak izango ditugu: Nekane Arratibel izango da mahaiko presidentea; bokalak, berriz, Isabel Garcia eta Maria Carmen Hidalgo.
- B mahaia, berriz, honako lagunek osatuko dute: Jesus Zubikaraik (presidentea), eta Laura Muñoz eta Ekaitz Olalde bokalek.