Goizper lantegiak saria jaso du Zaragozan, nekazaritza makinariako nazioarteko ferian

A.G. 2005eko apirilaren 11

Nabarmentzeko nobedadeen lehiaketan bi sari jaso ditu Goizperrek Zaragozako FIMA 05 ferian. Zaragozan Nekazaritza Makinariako Nazioarteko 33. Feria (FIMA) egin dute egunotan. Martitzenean hasi eta zapatura bitartean nazioarteko –20 bat herrialdetako– 500 enpresa inguruk hartu dute parte ferian.

Goizperreko ordezkariek azaldu dutenez, feriara joaten dira, batik bat, nekazariarekin hartu-eman zuzena eduki ahal izateko: "Guk egiten ditugun gailuen erabiltzaileekin aurrez aurre egon ahal izateko aukera ematen du feriak eta horixe da hona etortzeko arrazoi nagusietako bat. Nekazaritza arloak gure makinez zer pensatzen duen jakiteko aukera ematen digu; baita tresna edo makina jakinekin izan ditzaketen arazoak konpontzeko ere. Erabiltzaileek euren lanerako erabiltzen dituzten tresnak nork egiten dituen ikustea positiboa da".

Sari bikoitza

Saritua ere izan da Goizper ferian. Nabarmentzeko nobedadeen lehiaketan, bi osagarrirengatik sari bana jaso du: motxilako ihinztagailuaren presio erregulatzailearengatik eta ihinztagailurako sektore akzesorioarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak