Herriaren iritzia kontuan hartzea eskatzeko, 543 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean

Aintzane Irizar 2005ko api. 7a, 13:19
Beheko Auzoko, Eguzki Auzoko eta Sagasti Auzoko bizilagunek 543 sinadura batu dituzte, Denon artean erabakitzeko lelopean. Martitzenean, hilak 5, aurkeztu zituzten sinadurok udaletxean eta Udalari eskatu diote batzar bat egitea arazoari irtenbidea emateko.

Udalak hainbat proiektu ditu eskuartean: Sagastiko zelaian Gizarte Etxea eta Kultura Etxea egitea eta Beheko eta Eguzki Auzoen artean 50 etxebizitza eraikitzea.

Beheko, Eguzki eta Sagasti auzoetako bizilagun ugari eta hainbat herritar ez daude ados proiektuokin; ezta proiektu horien gaineko erabakiak hartzeko eta arauak aldatzeko aurrera eraman den prozesuarekin ere.

Gauzak horrela, urtarrilean sinadurak batzeari ekin zioten; guztira, 543 sinadura batu dituzte. Oraingo astean, martitzenean, sinadura horiek guztiak udaletxean aurkeztu dituzte. Sinadura horiekin bizilagunek zera eskatzen dute: Udalak eskuartean dituen proiektuen eta arau aldaketen prozesua bertan behera lagatzea eta horren gaineko eztabaida herrira zabaltzea. Era berean, arazoari adostutako irtenbidea topatzeko, batzar bat egitea eskatu diote Udalari.

Ekimenaren antolatzaileen esanetan, “horrelako proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko herritarren iritziak kontuan hartu beharko lituzke Udalak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak