Erretiratuen Elkarteak batzordea berritu du

Aintzane Irizar 2005eko apirilaren 4a

Zapatuan, hilak 2, egin zuen urteko batzar orokorra Erretiratuen Elkarteak. Hantxe, besteak beste, batzordea berritu egin zuten; lau batzordekide berri aukeratu zituzten.

Alde batetik, aurreko urtearen errepasoa egin zuten batzarrean; bestalde, aurtengo aurrekontuen eta aurrez ikusten dituzten ekitaldien berri eman zuten.

Azkenik, batzordea berritu egin zuten. Batzordea osatzen zuten zortzi lagunetik lauk laga egin zuten euren kargua, eta lau batzordekide berri aukeratu zituzten.

Honako hauek laga zuten batzordea: Jesus Agirrek, Juanita Zabalok, Asensio Azkaratek eta Mari Luz Arregik. Batzordean jarraitzen dutenak hauexek dira: Salvador Olabarria, Karmele San Sebastian, Miren Aranguren eta Andoni Azkarate. Batzordekide berriak, azkenik, honako hauek: Migel Montori, Lourdes Arregi, Josefa Aiastui eta Antonio Jurado. Orain, batzordea osatzen dutenek, presidente berria aukeratu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak