Patxi Cabori ongi etorria egin zioten egubakoitzean

Aintzane Irizar 2005eko martxoaren 22a

Egubakoitz arratsaldean iritsi zen Patxi Cabo Antzuolara, Martuteneko kartzelatik irten ondoren. Goizean ezkondu egin zen, Amaia neskalagunarekin, eta arratsaldean aske geratu zen, 3.000 euroko bermea ordainduta.

Egun bitxia izan zen egubakoitzekoa Patxirendako eta bere senitartekoendako. Goizean Amaia neskalagunarekin ezkontzekoa zen, eta halaxe egin zuen; baina, aurreko egunean jakin zuen arratsaldean aske geratuko zela, 3.000 euroko bermea ordainduta.

Eta halaxe gertatu zen; 19:00ak inguruan iritsi ziren Patxi, Amaia eta euren lagun eta senitartekoak Antzuolara. Hantxe, hainbat herritarren zorion agurrak jaso ondoren, ongi etorria egin zitzaion Patxiri. Dantzari batek aurreskua egin zion, eta Karmen Irizar presoaren alabak eta bilobak lore sorta bana eman zien Patxiri eta Amaiari.

Seguruena, apirilaren 9an, zapatua, egingo diote omenaldia Patxiri. Bere lagunek adierazi zuten jakinaraziko dutela eguna ziur zehazten dutenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak