Martxoaren 11n, egubakoitza, onartu zituzten aurtengo aurrekontuak; esan bezala, 2.460.054 euro, guztira. Iazkoarekin alderatuta, zertxobait behera egin du; iaz, 2.585.797 eurokoa izan zen aurrekontua. Aurrekontuaren zatirik handiena, ohikoa den moduan, Etxebizitza eta Hirigintza batzordeak izango du: 783. 019 euroko aurrekontua, hain zuzen ere.
Ia laurdena inbertsioetarako
Aurtengo aurrekontua txikixeagoa izango den arren, inbertsioetarako portzentaje pixka bat handiagoa bideratuko dute, aurrekontuaren ia laurdena, 598.171 euro, hain justu.
Inbertsioaren zatirik handiena, aurrekontu osoaren kasuan bezala, Etxebizitza eta Hirigintza batzordearendako izango da; 418.737 euroko inbertsioak egingo ditu batzorde horrek.
Aipatzekoa da, bestalde, Nekazaritza batzordeak ere inbertsioen zati handi bat eramango duela aurten, 96.643 euro, hain zuzen ere.
Ibarre auzoa urbanizatzea
Ibarre auzoa urbanizatzeko lanena izango da inbertsio handiena; 270.371 euro bideratuko dituzte horretara. Bigarren inbertsio handiena Nekazaritza batzordeak egingo du; 94.643 euro erabiliko dituzte Urrutitik Gorrizerako errepidea konpontzen. Hormigoia botako dute. Beste inbertsio aipagarri batzuk honakoak dira: futbol zelaiko aldageletan 25.000 euro; lokal publikoen azterketa egiteko, 10.000; gaztetxearendako, 5.000...
Aurrekontuak eta inbertsioak batzordeka (eurotan)
Batzordea....Aurrekontua.........Inbertsioa
Zor publikoa..............114.272......................................0
Gobernu organoak......54.104........................................0
Administr. orok...........354.065............................6.740
Giz. Segur. eta Sust...262.041...............................300
Hezkuntza......................80.858...........................18.000
Etxeb. eta Hirigintza...783.019......................418.737
Komunitate Ongiz......259.021..................................0
Kultura.........................135.144..............................3.750
Gazteria..........................49.621............................5.000
Kirolak..........................107.467........................30.000
Liburutegia....................19.130...........................7.000
Euskara.......................118.253........................12.000
Nekazaritza.................123.053........................96.643