2004ko azaroaren 16an izan genuen hainbat atxilotzeren berri eta 19an Patxi Cabo kartzeleratu eta Amaia Mundinano kaleratu zituzten. Gerora, ebakuntza egin ziotela-eta ekarri genuen albiste moduan. Orain, albistea bestelakoa da: bihar kalean izango da Patxi Cabo.
Martxoak 18: Ezkondu barruan, bizi kanpoan
Bitxia bada ere, bihar eguerdian ezkonduko dira Amaia eta Patxi. Nola ez zuten espero kalera aterako zenik, kartzelan bertan ezkontzekoak ziren. Hori, horrelaxe egingo dute, baina beste poz batekin. Bizi, eta ahal bada egunean bertan, kanpoan egingo dira.
Fidantza 3.000 euro
Fidantza bihar goizean bertan ordainduko dute familiakoek. Dena den, horrek badu bere tramitea eta Madriletik buelta egin beharko dute paper horiek. Hala ere, Amaiak adierazi digunez, bihar gauean ateratzea espero dugu.
Goizean berri txarrak, arratsaldean onak
Goizean triste zen Amaia. Ezkontzara anaiak ez zirela sartuko esan diote. Horrekin oheratuko zen gaur, seguruenik, baina izango du orain beste buru kantsaziorik. Arratsaldean jakin du, orain dela gutxi jakin ere, kalera aterako dela mutilaguna.