Datozen bi asteburuetan, berriz, maristen gaineko erakusketa egongo da zabalik. Eguenean bertan inauguratuko dute erakusketa hori, eta hilaren 12an, 13an, 19an eta 20an egongo da zabalik, Olaran etxeko aretoan, ohiko ordutegiarekin: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara, hain zuzen ere.
Eskolako materiala
Erakusketa osatzeko herritarren laguntza izan dute; hainbat argazki, dokumentu eta eskolako material laga du maristetan ibilitako hainbat herritarrek. Maristek eurek ere hainbat material laga diote Udalari, hala nola, maristen fundatzaile Champagnaten eskultura bat.
Bestalde, ikus-entzunezko bat prestatu dute eta ikusgai egongo da erakusketan: Iñaki Aranguren maristari, maristetan ikasle ibili ziren Mateo Aranguren eta Victoriano Barrenari eta Jose Angel Zabalo alkateari elkarrizketa egin diete ikus-entzunezko horretan.