Antzuolari bira mendiz

Datozen bi igande goizetarako mendi irteerak antolatu ditu Arrola Mendi Elkarteak. Antzuola eta inguruko mendizaleendako zailtasun handirik gabeko bi ibilaldi izango dira, lau eta bost ordu bitartekoak biak. Kirola egiteaz gain, herri inguruak eta bide berriak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenak.

Ibilaldiotan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, nahikoa da otsailaren 20an eta 27an 08:30ean plazan agertuta.

Otsailak 20

  • Ibilbidea: Plazatik irten, Lapatza pasa eta Zorrosko ingurutik Basoerreka jarraituz Trukarrietako iturrira. Ondoren, Azaldegietatik pasa, Landarraitz igo, Lizargaratetik pasa eta Arrola gailurrera igo. 909 metrora dago eta bista zoragarria dauka: Aizkorri, Udalaitz, Anboto eta beste zenbait inguru ikus daitezke. Hemendik aurrera dena beherantz izango da: Lakiriolatik pasa eta Sokomendi inguruko pagadietan zehar Altzeta baserrira (herria begiratzeko ikuspegi onenetakoa), hemendik Loietara eta Urkillu ingurutik plazara.
  • Iraupena: 4 eta 5 ordu bitartean.
  • Gorabehera: 850 m.
  • Zailtasun gabekoa; Arrolara igo arte aldapatsua.

Otsailak 27

  • Ibilbidea: Plazatik Basaldera joan. San Blas ermitatik pasa, eta ondoren, Erautza baserritik Madariaga ingurura igo. Boton gainetik Irimo gailurrera. 896 metro ditu eta Goierri inguruko bista ederra dauka. Hemendik aurrera, gorabehera batzuen ondoren, Trekutzera. Pagamenditik Kostarratzura, eta ondoren, Azkue gainetik Lizariturri baserrira, Lizarraga auzotik plazara heltzeko.
  • Iraupena: 4 eta 5 ordu bitartekoa.
  • Gorabehera: 800 m.
  • Zailtasun gabekoa; Irimoko igoera aldapatsua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.