Pintada gehiago ez egiteko eskatu du Udalak

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 17a, 10:50
Azken aldian hainbat pintada agertu dira herriko kaleetan. Pintada horiek garbitzeak kostu ekonomiko handia izateaz gain, eraikinak ere kaltetzen ditu. Beraz, Udaletik eskatu dute pintada gehiago ez egiteko eta beste espresio bide batzuk erabiltzeko.

Udalak prentsa ohar baten bidez gaitzetsi ditu herrian azken aldian izan diren pintadak. Bide batez, herritarrei eskatu die pintadak egiteari uzteko esanez, “edozein herritar, talde politiko edo elkarteren eskura dauden bitartekoak erabiltzeko”.

Idatziaren arabera, “ekintza hauek ez dute inolako justifikaziorik eta guztion artean espresio bide alternatiboak aurkitu behar ditugu, arazo hauei aurre egiteko”. Izan ere, pintadak garbitzeko azken lanek 10.000 euroko kostua izan zuten. Azken aldian egin direnak garbitzeko, berriz, 2.000 euro inguru gastatu beharko dituztela aurreikusi dute.

Herria garbi

Udalaren esanetan, “guztiok nahi dugu herriak irudi erakargarri eta garbia izatea. Bizilagun guztiok ahalegin ekonomiko handia egin behar dugu Udalak garbiketa zerbitzu egokia edukitzeko”. Udalak bestelako inbertsioetan erabil daitezkeen fondoak pintadak garbitzeko bideratzen ditu.

Gaineratu dute, pintada gehienak harrizko fatxaden gainean egin ohi dituztela, eta garbiketek kalte handiak eragiten dituztela balio arkitektoniko handia duten materialetan, produktu gogorrak erabiltzen baitira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak