Haurreskola inauguratu dute

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 11a, 20:03
Hilabete hasieratik funtzionamenduan badago ere, gaur egin dute 0 eta 2 urte arteko umeendako haurreskolaren inaugurazio ofiziala.

Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuordea, Abel Ariznabarreta izan da.

Hezkuntza munduan Antzuolako ikastetxeko hezkuntza metodologia eredu den bezala, haurreskola ere eredu izango da beste haurreskola askorendako. Espazio banaketa, ekipamendua eta baita hezkuntza proiektua oso modu berezian zaindu dira eta aholkularitza profesionala erabili da horretarako.

Haurreskola herriko ikastetxean dago eta ikastetxearekin harreman zuzena du: irakasleekin, hezkuntza proiektuarekin, instalazioekin (psikomotrizitate gela erabiltzen dute adibidez).

Ordutegia eta kuotak

Urte osoan egongo da zabalik, jai egun ofizialetan eta abuztuan izan ezik. Ordutegia, berriz, 07:30etik 18:30era artekoa izango da. Hileko kuota 135 eurokoa da haurreskolan bost ordu edo gutxiago ematen dituzten umeendako eta 180 eurokoa bost ordu baino gehiago eginez gero.

Oraingoz bost umek eman dute izena eta bi irakaslerekin jarduten dute.

Ate irekiak

Bestalde, arduradunek jakinarazi nahi dute domekan, otsailaren 13an, haurreskola zabalik egongo dela. Ezagutu nahi dutenek 12:00etatik 14:00etara joan beharko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak