Pilotaleku inguruan jarri zuten mahaia eta duela bi aste egin zuten bezala, mediku jantzita egon ziren.
Antzuolako EHEko kideek esandakoaren arabera, aurrerantzean ere halako mahaiak jarriko dituzte, beti ere osasun arloa euskalduntzeko helburua oinarri hartuta. Ekimen beraren barruan, herriko taberna eta dendetan sinadura orriak banatzen hasi direla ere gehitu zuten taldeko kideek.