Udalak urtero dirulaguntzak ematen dizkie herriko kirol taldeei. Azken osoko bilkuran onartu zuten 9.016 euro banatzea.
- Antzuola Kirol Elkartea: 4.207 euro
- Olalde Pilota Elkartea: 2.079 euro
- Arrola Mendizaleen Elkartea: 1.194 euro
- Ariznoa Gimnasia Taldea: 330 euro
- Lokatza Txirrindulari Elkartea: 160 euro
Honetaz gain, Udalak beste 850 euro eman zizkion Antzuola Kirol Elkarteari Gabonetako futbito torneoa antolatzeko; eta 196 euro Aiastui Txirrindulari Elkarteari challenge-rako.
Osasun azterketak
Bestalde, iaz hasi zuen Udalak kirolariei, osasun azterketak egiteko, dirulaguntza kanpaina.
Guztira, 69 lagunek eskatu zuten laguntza eta 1.725 euro banatu zituen Udalak hauen artean.
Kanpaina honen helburua kirolean diharduten lagunek behar bezalako mediku azterketak egitea da. Kanpainak interesa piztu du herritarren artean eta hauek emandako erantzuna poztekoa izan da.
Hori dela eta Udal Kirol Zerbitzutik jakinarazi digutenez, aurten ere eutsi nahi diote kirolarekin lotutako osasun azterketak bultzatzeko kanpainari. Baina Udal aurrekontuak onartu artean ez dakite kanpaina egingo den ala ez.