Josetxo Rivierek hitzaldia egingo du bihar, otsailak 1, Olaran etxean, 19:00etan. Horren helburua da EAEn plataforma horrek aurkezten diharduen proposamenaren gaineko azalpenak ematea. Bi gai nagusi landuko dituzte: herri txiroen kanpo zorra, eta bidezko merkataritza.
Bestalde, beste herri batzuetan egiten ari diren bezala, Antzuolan ere ekimen horren aldeko sinadurak bilduko dituzte asteburuan. Otsailaren 5ean, zapatua, San Blasen egongo dira, eta 6an, domeka, Herriko plazan. Helburua da EAEn 30.000 sinadura batzea Eusko Legebiltzarrean proposamena aurkezteko eta Eusko Jaurlaritzari konpromiso hura har dezan eskatzeko.